Arkitekturaren inguruko edukiak ikertu, sortu eta ezagutzera ematen ditugu.

Kultura eta gizartearen zati den dibulgazio arkitektonikoa interes nagusitzat duen elkarte bat gara. Kontzientzia kritikoa sortzeko helburuarekin bizi garen inguru-eraikiari buruzko hausnarketa kolektiboa bultzatu nahi dugu.
Helburu horrekin, ekintza kultural berritzaileak diseinatu eta gauzatzen ditugu. Arkitektura eta hirigintzaren arloetan formatu irekietan oinarrituz, parte-hartze aktiboa eta gizartearen esperimentazioa bultzatzen ditugu.
Sinergiak eta sarean eginiko proiektuak bultzatzeko nahiarekin erakunde eta elkarte ezberdinekin lan egiten dugu. Urtero, OHWW nazioarteko hirien elkartearen kide bezala, komisariotza, antolakuntza eta garapen lanak gauzatzen ditugu Open House Bilbao arkitektura jaialdian.
Proiektu batzuk
Open House Bilbao
Urtero, aste bukaera batean zehar, hiriko eraikin esanguratsuenak irekiz hiritarrek esperimentatzea eta inguruarekiko kontzientzia hartzea helburutzat duen arkitektura ekitaldia da. Open House Bilbao-k urtero 35.000 bisita baino gehiago izan ohi ditu. Modu horretara Bizkaiko kultur ekitaldi nagusietako bat bilakatu da jaiadia.
Arkitekturaren Itsasadarra
Itsasadarraren bi ertzak josi dituzten hainbat arkitektura eta paisaia eredu ezagutzea ahalbidetzen duen eta itsasontzia egiten den ibilbidea. Bide guztian zehar azalpenak ondarean aditu den gida profesional batek ematen ditu.
Hiri ibilbideak
Hiri ibilbideei esker paisaia eta espazio bereziak eta bertako istorio eta bitxikeriak ezagutzea ahalbidetzen duen ekintza. Parte-hartzea bultzatzen da eta dokumentu osagarriz beteriko eta arkitekto zein historialari edo profesional jakitunen eskutik gauzatutako ibilbideak izaten dira.
Hiriko talaiak
Hiriko begiraleku ezberdinetatik 360º begirada baten bitartez hiriari iraganetik gaur eguneraino osatu duten gertakizun arkitektoniko eta historikoen inguruan osatutako azalpenak.
Azpiegiturak eta paisaia
Lurralde mailako azpiegitura handietara eginiko bisita irekiak. Adibideetako bat Galindoko araztegia litzateke. Interpretazio zentrotik egiten den bisita, araztegiaren funtzionamendua azaltzeaz gain, etengabeko eraldatze prozesuan aurkitzen den azpiegitura honen esku-hartze paisajistikoaren berri ematen da.
Umeentzako arkitektura
Umeak jolasen bitarteaz arkitektura eta hirigintza gaietan lehen pausoak emana ahal izateko formatua. Modu ludiko eta irudimenez beteriko jolasen bitartez eraikuntza eta hirien diseinuan barneratzen gaituzten ekintzak.
Argitalpen eta diseinuak
Arkitektura, hirigintza, hiriak eta kulturaren inguruko liburu eta argitalpenen diseinu, edukien sorrera eta edizioa.
Zerbitzuak
- Arkitektura-kultura ekintzen zuzenketa eta komisariotza
- Hiri edukien sorrera
- Bizipen eta eduki berritzaileen inguruko ikerketa
- Arkitekturaren hedapenerako formatuen diseinu eta definizioa
- Ekitaldi kulturalen estrategia, promozio eta garapena
- Material grafikoen argitalpen eta diseinua
- Komunikazio kulturala
Lan-taldea

Komisariotza eta hiri-edukien sorrera

Formatu berritzaileen diseinua

Ikerketa arkitektonikoa

Parte-hartze eta dinamizazioa soziala

Programa kudeaketa eta koordinazioa

Komunikazio kulturala
Kontaktua
Av. Madariaga 13
Bilbao 48014